Gipuzkoako berriztapen proiektuen jardunaldiak Donostian

2008-04-17

Gaur hasten dira Donostiako Miramar jauregian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Gipuzkoako Berritzeguneen bitartez, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko Gipuzkoako VII Jardunaldiak, “Gaitasunak garatzen” izenburupean.

 
 

Gaur goiz eta arratsaldez izango dira jardunaldiak, eta bihar goizez soilik. Donostiako Miramar Jauregian izango dira eta esperientzia ugari ezagutzeko aukera izango da bertan. Programan, ildo nagusiak eta oinarrizko konpetentzien garapena elkartzen dituzten lan gune anitzak aurkeztuko dira.
Denentzako izango diren hitzaldi eta esperientziak izango dira eta gai zehatzen programak ere bai. Gaur goizean, Karmele Alzueta Sariak banatuko dira eta Elena Martin Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasleak ikasten ikasteko konpetentziaren inguruan hitz egingo du. Atsedenaldiko kafearen ostean, alde batetik zientzia eremuetako konpetentzietan zentratutako gai, ponentzia eta esperientziak izango dira eta nahiago duenarentzat Hizkuntza komunikaziorako gaitasunaren inguruan beste hainbat aurkezpen izango dira.
Arratsaldean, hautatzeko bi programa izango dira, bata gizarte eta kultura aniztasunaren inguruko aurkezpen sorta eta bestea kalitatearen ingurukoa. Eguna amaitzeko, azken orduan Elena Martin izango da, berriz ere, hizlari.
Bihar (apirilaren 18a), lehen orduan Jordi Adell Castellóngo Jaume I. Unibertsitateko irakasleak gelako jarduerek IKTen gaitasunen garapenean izan dezaketen eraginari buruz arituko da. Ostean, “Denontzako eskola” programaren barnean hainbat hitzaldi eta programa aurkeztuko dira, eta IKTeen inguruan beste hainbeste.