Ez Dok Amairuri buruzko jardunaldiak antolatu ditu Elkar Hezi ikastolak

2008-04-18

Oñatiko Elkar Hezi ikastolak, Ez Dok-Badok amairu jardunaldiak antolatu ditu aurreko astean eta aste honetan. Garaiko musikariak herrira gonbidatuz, ikasleei eta herritarrei mugimenduaren berri ematea da asmoa, eta egitarau polita prestatua dute egunotarako.

 
 
Ez Dok Amairuri buruzko jardunaldiak antolatu ditu Elkar Hezi ikastolak

Pasa den ostegun eta ostiralean eman zitzaien jardunaldiei hasiera, eta datorren asteko ostegun eta ostiralean izango du jarraipena. Ikasleak ekimenak antolatzen inplikatzea nahi izan da eta beraiek ikusiko ditugu egunotan aurkezpen lanak egiten, mahainguruetan edota aktak jasotzen. Baina ez dute eskolan bertan egingo hori dena, jardunaldiak herrian egitea nahi izan dute, eskola herrira zabaltzeko xede. Era berean ikasleak egitasmoarekin herrigintzan murgiltzea izan da beste helburu bat.

Ostegunean, Pantxoa eta Peio eta Manex Pagola izan ziren bertan eta ostiralean, Benito Lertxundi, Oskarbi eta Pako Aristi bertaratu ziren. Datorren ostegunean, Nestor Basterretxearekin Amalur filma ikusteko parada izango da eta ostiralean ostera Joxe Mari Iriondo eta Paio Zabala izango dira hizlari.