Topaketak mintzagai

2008-04-18

Bilera, topaketen inguruan mintzatzen hasi genuen. Behin betiko 36 ikastaroak aipatu genituen eta hasierako-bukaerako ekintzak edota arratsaldeko ekintzak planteatu genituen. Aurretik esan izan dugun bezala, hasierako eta bukaerako ekitaldia Imanol Urbietari lotuak izango dira, bere abestiak abestuz besteak beste.

Topaketen barruan, uztailak 2an arratsaldeko 7etan, Koldo Mitxelena kuturgunean antolatu dugun Nancy Chacon kubatarraren hitzaldia dela eta hainbat ideia sortu ziren: Antzerkia eta balioak uztartzearen ideia, deialdi zabala egiteko ongi iragartzeko beharra eta abar. Donostiako udalak bere gizarte-kultur etxeen agendan sartzeko aukera aipatu zen, edota hiri hezitzailearen sareak izan ditzakeen baliabideen bitartez ekimena zabaltzea. Ikastetxeetako zuzendariekin eta guraso taldeekin kontaktuan jartzearen beharra ikusi da, eskutitzen bitartez gonbidapenak egiteko aukera. BAIKARA gurasoen elkartearekin harremanetan jartzea ere proposatu da.

“Hitzaldi honek ekarpen berririk egingo al digu?” “Zer da norberarentzat ekarpen berria?” Galdera horien harira hausnartzen ibili gara. “Argiak botako dizkiguten diskurtso berriak behar ditugu”. “Agian, batzuetan, guk badakiguna besteen ahoetatik konfirmatzea behar izaten dugu”. “Irakasle bat ona izango da, eskolatik kanpo ere ona denean”.