Amaitu dira Eskola Kontseiluaren XVIII topaketak

2008-05-09

200 pertsona baino gehiagok hartu dute parte gaur arte ospatzen ziren Eskola Kontseiluen XVIII topaketetan. Besteak beste, bertan izan dira estatuko eskola kontseilu guztietako ordezkariak.

 
 
Amaitu dira Eskola Kontseiluaren XVIII topaketak

Aurten hautatuko gaia oinarrizko hezkuntza konpetentziak da eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren lana izan da bilkura hori antolatzea, Bilboko Euskalduna jauregian.

Topaketaren hiru egunetan zehar zenbait ekitaldi desberdin izan dira: eztabaida saioak, ikastetxeetako eta irakasleen prestakuntzako esperientzien aurkezpenak, OHKen inguruko ebaluazioari buruzko mahaingurua… Ostiralean OHKek Europa mailan duten garapena ezagutzeko aukera izan da nazioarte mailako bi adituren eskutik: Simon Barthel, belgiarra, EUNEC (Hezkuntza Kontseiluen Europako Sarea) erakundearen lehendakaria eta Tapio Saavala, finlandiarra, Oinarrizko Konpetentzien arduraduna Europako Batzordean.