Herri Urrats

2008-05-12

Milaka euskaltzale hurbildu ziren aurten ere, Senpereko lakuaren ingurunean ospatzen den urteroko hitzordura. Aurten 25 urte bete ditu Herri Urrats festak, eta “Mende laurdena, bide erdia…” lelopean, urratsak ematen jarraitzeko indartsu direla frogatu zuten Iparraldeko Seaskako Ikastolek.

 
 
Herri Urrats

Urtero bezala, jende ugari bertaratu zen Senperera bai lanera eta bai festa giro euskaltzalean gozatzera. 25 urte bete ditu Herri Urrats festak, eta 25. Ikastola irekitzeko helburua plazaratu du. Seaskak, 2.247 ikasle ditu euskaraz ikasten jadanik baina aurrera egiteko asko du oraindik ere. Hezkuntza Ministerioarekin negoziaketak berean diraute eta bihar asteartea bilduko dira berriz ere Pauen, hurrengo ikasturterako irakasle postuen galera dela-eta.

Atzoko festan, beti bezala, dibertitzeko une ugari izan ziren. Txikienak makina bat tailer eta ekitaldi izan zituzten eta txarangak, dantzak edota kontzertuak ere ugariak izan ziren. Besteak beste, Betagarri, Celtas Cortos, The Uski´s edota Deabruak Teilatuetan taldeak entzuteko parada izan zen.