Bilbon, haur eskola euskaldun eta hezitzailearen aldeko ekimena

2008-05-26

Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats Hezkuntza Sistema Nazionala dinamika martxan jarri zenetik hainbat eskualdetan barrena ibili dira Euskal Herriak Bere Eskolako kideak. Aldarrikapen orokorrak eta tokian tokiko beharrak uztartuz, dinamika ugari egin dira eta astebukaera honetan Bilbori egokitu zitzaion txanda. Berta, haurrentzako jolasak eta gurasoentzako arratsalde pasa antolatu zen Santutxu auzoan, eta astean zehar ere hitzaldi eta erakusketa antolatu dira.

 
 
Bilbon, haur eskola euskaldun eta hezitzailearen aldeko ekimena

Bilbon plazaratu den kezka nagusia, haur eskola euskaldunen ingurukoa izan da, horren inguruan hainbat buruhauste plazaratu dituzte ekimen honekin, hala nola plaza mugatuak, euskarazko eskaintza urriak…

Era berean, Euskal Herriak Bere Eskolak deialdia egiten du datorren ostiralean, martxoak 30ean arratsaldeko 18:00tan Iruñean egingo den manifestaldirako.