Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean

2008-05-27

Uztailaren 3tik 5era bitartean gauzatuko da “Haur eta Gazte Liburuaren IV. Iberiar Biltzarra”, Donostiako Miramar Jauregian. Horretarako antolaketa lanetan dihardute OEPLIk (Espainiako Haur Liburuen Erakundea) eta bere federatutako sailak, Haur eta Gazte Liburuaren Kontseilu Orokorra, ClijCAT, Galtzagorri eta GALIX sailak, eta Portugaleko APPLIJ Haur eta Gazte Liburua Sustatzeko Elkarte Portugesak.Aurtengo interesgunetik dator leloa, “Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean”, egungo errealitateari jarraiki.

 
 
Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkarteko kideak diren Itziar Zubizarreta (OEPLI-IBBYko lehendakaria) eta Mari Jose Olaziregi (EHU eta Nevada Unibertsitateko irakaslea) dira biltzarraren zuzendariak. Biltzarrean, haur eta gazte liburuan migrazio fenomenoaren ondorioz sortzen ari diren behar berrien inguruan hausnartzeko proposamena egiten dute, bizikidetza eta bakea bezalako helburuak sustatuz. “XXI. mendeko gizartea, hainbat arrazoi direla eta, migrazio-mugimenduek markaturik eta, hein batean, definiturik dago. Mugimendu horiek berekin ekartzen dituzten erronketako batzuei aurre egiteko beharra ikusten dugu, kulturen arteko trukaketa, komunikazioa eta bizikidetza sustatzearren, edo zenbait itzulpenen eta bertsioren beharraz ohartaraztearren”.

Hizlarien artean izango dira, besteak beste, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Karen Sands, Veljka Ruzika, Jesus Diaz Armas, Elisa Bonilla, Marisa Pata, Jose Antonio Gomes, Enrique Gil Calvo, Pedro Cerrillo edota Felix Etxeberria.