Manifestaldi koloretsuaz eman zaio amaiera EHBEk abian izan berri duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamikari

2008-05-31

Ostirala, Maiatzak 30, Inposaketarik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala! leloarekin egin du Euskal Herriak Bere Eskolak manifestaldi nazionala. Aldarrikapen horrekin, apiriletik martxan izan den dinamika borobiltzea nahi izan da.

 
 
Manifestaldi koloretsuaz eman zaio amaiera EHBEk abian izan berri duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamikari

Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats Hezkuntza Sistema Nazionala dinamika martxan jarri zenetik hainbat eskualdetan ekimen ugari egin dira Euskal Herriak Bere Eskolakoen eskutik. Ekimen horietan, aldarrikapen orokorrak eta tokian tokiko beharrak uztartzen saiatu dira. Ekimen horiez gain, erakusketa ibiltaria ere martxan izan da eta ikastetxeentzat eta aisialdiko taldeentzat unitate didaktikoa zabaldu da.