Soin heziketako irakasleek eta Jaurlaritzak gutxieneko tresnak eta orduak hitzartu dituzte

2008-06-02

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta soin heziketako irakasleen taldeak gutxieneko edukiak hitzartu dituzte, heziketa fisikoaren jarraipena eta garapena bultzatzeko tresnei eta ordutegien kontuari dagokionez.

 
 

Hezkuntza Sailak ez du curriculum dekretua aldatuko, baina ordutegiei buruzko azalpen arau-emaileak bidaliko ditu ikastetxe guztietara, eta ikastetxe publikoek behintzat bete beharko dituzte.

Sohaten iritziz, ordutegietan adostutakoak baino garrantzitsuagoak dira soin heziketaren jarraipenerako batzorde iraunkorra sortzearen ideia. Batzordean, Hezkuntza Sailak, oin heziketako irakasleak eta hezkuntza eragileen hartuko dute parte.

Hori dela eta, Hezkuntza Sailaren jarrera ikusita, mobilizazioak alde batera utzi ditu Sohatek. Hitzartutakoa urrats “txikia” iruditu zaio Sohateri, baina, era berean, “hizatrmen berri honek aro berri bat zabaldu du eta eztabaida, gogoeta eta elkarlana” bultzatuko dituela esan dute.

Hitzartutako gutxieneko ordutegiak

* Lehen Hezkuntza: gutxienez 45 minutuko bi saio astean. Denbora horretati kkanpo egongo dira ikasleek garbitzeko eta alde batetik bestera joateko denborak.

* Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Lehen eta bigarren mailan, orduebete bi saio astean. Hirugarren eta laugarren mailetan, gutxienez saio bat astean. Ordu horietatik kanpo gelditzen dira garbitzeko eta alde batetik bestera mugitzeko denborak.