Hik Hasi eta UEU: euskarazko ikastaroen eskaintza zabala udan

2008-06-05

Euskarazko etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraituz, Udako ikastaroen eskaintza zabala egin dugu UEU eta HikHasi-ren artean. 70 ikastaro eskaini ditugu guztira eta Euskal Herriko hainbat txokotan izango gara: Baionan, Iruñean, Donostian eta Eibarren. Indarrak metatzeko eta euskarazko prestakuntzaren garrantzia azpimarratzeko, prentsaurrekoa burutu dugu UEUko eta HIK HASIko kideak Koldo Mitxelenan.

 
 
Hik Hasi eta UEU: euskarazko ikastaroen eskaintza zabala udan

Udako ikastaroen eskaintza urtez-urte areagotzen den honetan, euskarazko eskaintza ere handitzea benetan pozgarria da. Pixkanaka bada ere, gure hizkuntza alor honetan ere normalizatzen ari denaren seinale baita. Lehiakortasun honek gure ikastaroak gero eta maila altuagokoak eta kalitate handiagokoak egiten dituzte eta hori beti da positiboa gizarte osoarentzat.

Bi erakundeon udako ikastaroak, gainera, balio erantsi nabarmena izaten dute. Formazio guneak izateaz gain, bilgune eta proiektu berrien kabi ere badirelako. Zenbat egitasmo, proiektu eta ideia berri ez ziren sortuko udako ikastaldi hauetan! Agerraldi hau horren adibidea da.