Terminologia bateratzeko hitzarmena sinatu dute GIEk, Elkarrek eta UZEIk

2008-06-12

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak, Elkar Argitaletxeak eta UZEIk (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastegiak) terminologia lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten atzo, Donostian. Hitzarmenaren helburua, euskararen normalizazio bidean, terminologia gaietan elkarrekin lan egitea da eta nork bere ekoizpenen jasotzaileei hizkera eguneratua modu koherentean eskaintzea. Hitzarmenaren ondorioz, ikastolen materialen terminoen erabilera aztertuko dute, besteak beste.

 
 
Terminologia bateratzeko hitzarmena sinatu dute GIEk, Elkarrek eta UZEIk