Biltzar Pedagogikoari buruzko informazioa

2008-09-17

 
 
Biltzar Pedagogikoari buruzko informazioa

PEDAGOGIA 2009, Habanako Biltzar Jauregian egingo da, urtarrilaren 26tik 29ra, goizeko 9:00etatik 17:00etara.

Biltzarreko gai nagusiak hauek dira:

  • Balioen hezkuntza eta aniztasunaren trataera

  • Hezitzaileen hasierako eta graduatu-ondoko prestakuntza

  • Herritarraren prestakuntza zientifikoa eta garatzailea hezkuntza maila guztietan

  • Hezkuntza eta kultura

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknoloogiak hezkuntzan

  • Alfabetizazioa eta alfabetizazio-ondokoa

  • Eragileen eta eragile sozialen arteko integrazioa: eskola, familia, instituzioak eta erakundeak

  • Hezkuntza fisikoa, artistikoa, sexualitate eta osasunekoa, energetikoa eta ingurumenekoa

  • Hezkuntzaren jarduera zientifikoa

  • Hezkuntzaren kalitatearen ebaluazioa

  • Hezkuntza zientziak

  • Jose Martí-ren eta Fidel Castro-ren pentsamendua Kubako Iraultzako lan hezitzailean

  • Historiaren irakaspena

     

Gai horiek jorratuko dira Biltzarrean 19 sinposiotan, 3 jardunaldietan, eta 68 ikastaroetan.

Gairen baten inguruko txostena aurkez daiteke

Horretarako, ondorengo egutegia dago.

LABURPENEN AURKEZPENERAKO AZKEN EGUNA: 2008ko urriaren 15a.
TXOSTENAREN AURKEZPENERAKO AZKEN EGUNA: 2008ko azaroaren 15a.

Bisita berezituak heziguneetara
Habanako hainbat hezkuntza mailetako hezigune eta kultura eta zientzia arloko instituzio ezagutzeko aukera dago. Jarduera horrek hezitzaileekin, ikasleekin eta bertako hezkuntza komunitateko kideekin harreman zuzena izateko aukera eskaintzen du.
Biltzarreko matrikula egiterakoan heziguneen eskaintza aditzera emango da eta partaide bakoitzak aukeratuko du zein hezigunera joan nahi duen.

Ikuskizunak

Biltzarraren barruan, hasierako eta amaierako ekitaldiez gain, Carlos Marx antzokian egingo den kultur-galan parte hartzeko aukera izango da.

Txostenak aurkezteko modua, inprimakiak, eta informazio gehiago www.pedagogia2009.rimed.cu orrian duzue.