Jende ugari bildu zen Kilometroetan

2008-10-03

Eguraldiak lagundu egin zuen, eta giro ezinhobea izan zen Kilometroak festan. Milaka eta milaka pertsona hurbildu ziren Irurara eta Anoetara eta antolatzaileak oso gustura agertu dira Gipuzkoako ikastolen jaiak izan duen erantzunarekin. Lekukoa Donostiako Zurriola ikastolaren eskuetan dago orain, hark izango baitu Kilometroak 2009 antolatzeko ardura.

 
 
Jende ugari bildu zen Kilometroetan

Egunak aurrera egin ahala joan ziren jendez betetzen Irura, Anoeta eta inguruak. Goizeko hotza uxatuta, eta eguzkia lagun, milaka eta milaka pertsona bildu ziren “Eraikitzen” lelopean, ikastolen eta euskararen aldeko festan. Antolatzaileak gustura daude emaitzarekin eta bildutako dirua Irurako ikastolako Lehen Hezkuntzako eraikina finantzatzeko erabiliko dute. Zurriola ikastolak antolatuko ditu datorren urteko Kilometroak eta urte bete barru, beraz, Donostian izango da festa.