Europar Batasuneko ordezkarien bisita gaur amaituko da

2008-10-10

Gaur amaituko da Europar Batasuneko hainbat Hezkuntza ministeriotako 20 ordezkarik EAEra egin duten bisita. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntza arloan gizarte eta kultur aniztasunari erantzuteko hartu diren neurriak zuzenean ezagutzeko etorri dira Euskal Herrira.

 
 

Lan bilerak eta zenbait bidaia egin dituzte Europar Batasuneko Hezkuntza ministerioetako ordezkariek, hainbat ikastetxeetako esperientziak bertatik bertara ezagutzeko. Gaur Oreretan izango dira, Koldo Mitxelena BHI ikastetxean, Tontxu Campos Hezkuntza sailburuarekin batera.