Jendetza handia bildu zen Nafarroa Oinezen

2008-10-20

Milaka eta milaka euskaltzale gerturatu ziren Iruñeara Nafarroa Oinez festa ospatzera. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, aurreikuspenak bete direlako, izan ere, eguraldia lagun, zazpi kilometroko ibilbidean atondu zituzten guneak beteta egon ziren egun osoan.

 
 
Jendetza handia bildu zen Nafarroa Oinezen

“Atera ezazu mihia” lelopean milaka pertsona bildu ziren Arga ibaiaren ertzean, Nafarroako Ikastolen festa ospatzera. Duela bederatzi urte gertatutakoa ahazteko modukoa izan zen eguna, eta eguzkia lagun, asko eta asko izan ziren Iruñeako Jaso ikastolak antolatutako ekitaldietara hurbildu zirenak. Bildutako dirua, 1999an, eguraldi txarraren ondorioz festa zapuztu zenean sortutako zorrak ordaintzeko erabiliko dute eta, baita, ikastolan egindako lanak finantzatzeko ere.

Datorren urtean, berriz, Etxarri Aranatzen egingo da 29. Nafarroa Oinez. Andramari ikastolak hartu du lekukoa, eta hari dagokio 2009. urteko festa antolatzea.