Heziberri, berrikuntzari lotutako hezkuntza sustatzeko

2008-10-28

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, HAFE-k (Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra), Innobasque-k (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) eta Jakiunde-k (Zientzia, Arte eta Letren akademia) elkarlanean egindako proiektua da Heziberri, hezkuntza birpentsatzeko egindako proiektua.

 
 
Heziberri, berrikuntzari lotutako hezkuntza sustatzeko

www.heziberri.net partaidetzarako web orria da. “Berrikuntzan europar erreferentea izateko dugun erronkari aurre egiteko, eta gure herriak behar duen hezkuntzari buruzko pentsamendu, iritzi eta hausnarketarako eremua zabaltzea da asmoa”, sustatzaileek nabarmendu dutenez. Irakaskuntzarekin harremana duten gizarte-eragile guztien zuzeneko partehartzearen bidez, gune ireki eta dinamikoa sortu nahi dute era horretan.
Heziberriren eginkizuna gizarte berritzailea, sortzailea eta aitzindaria eraikitzea da egitasmoaren bultzatzaileen esanetan, eta gizartearen eraldatzea zati handi batean hezkuntzaren eginbeharra izanik, hezkuntza nolakoa izan behar den adostu beharra ikusten dute. Adostasun horretara iristeko tresna gisa aurkeztu dute Heziberri.