Azaroaren 12an grebara deitu dituzte itunpeko ikastetxeak

2008-11-05

LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek, greba deialdia egin dute azaroaren 12rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeetan eta Ekimen Sozialeko ikastetxeetan, finantziazio akordioa adosteko eta lan baldintzak hobetzeko.

 
 
Azaroaren 12an grebara deitu dituzte itunpeko ikastetxeak

2008ko lan hitzarmenaren negoziaketa etenda dago gaur egun, eta langileen lan baldintzak hobetuko dituen Finantziazio Akordio berria eskatzen diote sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Bilera eskaria egin zioten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, baina ez dute erantzunik jaso eta ez atzera ez aurrera dagoen egoerari bide emateko, mobilizazioekin jarraituko dute sindikatuek. Azaroaren 12rako greba deialdia egin dute, eta egun berean manifestazioa egingo dute Bilbon goizeko 11:30etan.