Greba eguna deitu dute gaurko Iparraldeko eskoletan

2008-11-19

CGT éduc’action, FO, FSU, SGEn-CEDT, SNETAA eta UNAS sindikatuek deitu duten grebak Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere izango du eraginik. Besteak beste, “Frantziako gobernuak eskola publikoarekiko erakusten duen mespretxua” salatuko dute. Baionan manifestazioa izango da.

 
 

Frantziako gobernuak eskola publikoarekiko mespretxua erakusten duela salatu nahi dute grebarako deia egin duten sindikatuek, eta horrekin batera, “heziketa nazionalaren zerbitzu publikoa” defendatuko dute. Hezkuntzan izango diren lanpostu murrizketen eta “gobernuak inposaturiko erreformaren” kontrako jarrera agertu dute  sindikatuek eta berdintasunik eza eta prekarietatea ere salatuko dituzte, soldatak igotzea eskatzearekin batera.

Baionan manifestazioa izango da 11:00etan, Lanaren Burtsa aitzinetik abiatuta. Hori baino lehen, 9:30etan, batzarra egingo dute langileek eta gurasoek leku berean.