Ikasle Abertzaleak-en 20. urteurrena ospatuko dute Erandion

2008-11-21

Borrokak heziak, iraultza haziak lelopean ospatuko du Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere 20. urteurrena. Erandion egun osoko egitarau zabala prestatu dute eta goizean, ikasleen topaketak egin ondoren, festa izango da nagusi.

 
 
Ikasle Abertzaleak-en 20. urteurrena ospatuko dute Erandion

1988 urtean sortu zen Ikasle Abertzaleak, Iruñeko Txantrea auzoan eta gaur arte hamaika aldarrikapen eta kanpaina egin ditu IAk: autoritarismoaren aurka, euskalduntzearen alde, jaiegun arrotzen aurka, greba eskubidearen alde, hezkuntza sistema propioaren alde…  Milaka ikasle igaro dira taldetik urteotan eta urtemugaren aitzakiaz, haiei zorionak emateko eta esker ona adierazteko, bideo-erreportajea osatu dute IAkoek, zenbait kideri egindako elkarrizketekin osatua. Abesti bat ere prestatu dute eta guztia biribiltzeko, aldarrikapena eta festa bat eginik, Ikasle Eguna antolatu dute biharko, Erandion.

 

Egitaraua

ESKOLAN
10:00 Euskal Ikasleon topaketak
HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALAREN GUNEAN
11:00 Gunearen irekiera erraldoi, buruhandi eta trikitilariekin. Ondoren, kalejira erraldoi eta buruhaundiekin. Bitartean jolasak eta puzgarriak gunean bertan!!!
12:00 Pailazoak
17:00 Musika maratoia 
AZOKAN
14:00 Bazkaria
16:00 Bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Maialen Arzallus eta Onintza Enbeita
17:30 3indarrok elektrotxarangarekin poteo-kalejira
19:30 Manifestazioa Hezkuntza Sistema Nazionalaren gunetik irtenda Ondoren ekitaldi politikoa
21:30 Kontzertuak
         Karpa erraldoia:SOZIEDAD ALKOHOLIKA, ANGER, OBRINT PAS, PIPERRAK, AMAIUR
         Karpa txikia:ARITZ SOUND SISTEM, DJ BULL