Lapurdiko ikasleak hezkuntza erreformaren kontra

2008-12-09

1.600 ikaslek manifestazioa egin zuten atzo Baionan Frantziako gobernuak egin asmo duen erreformaren kontra protesta egiteko. Ondorengo egunetan ere, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute ikasleek.

 
 

Bigarren Hezkuntzako eta IUT unibertsitate teknikoko ikasleek Baionako kaleak zeharkatu zituzten atzo hezkuntza erreformaren aurkako mezua zabalduz. Xavier Darcos Frantziako Hezkuntza ministroak indarrean ezarri nahi dituen aldaketen aurka agertu dira ikasleak. Aldaketa horiek, baliabideen murrizketan oinarritzen dira batik-bat. Besteak beste, lizeoetako ikasturtea bitan zatitzea poposatu du, eta asteroko eskola orduak 30 izatea. Horietako 21 hezkuntza orokorrerako izango dira, sei orduko moduluak ezarriko dira eta gainerako hiru orduak hezkuntza laguntza gisa aurreikusten dituzte. Gainera, zailtasunak dituzten ikasleentzako laguntza profesionala kendu nahi du Frantziako Hezkuntza Ministerioak, eta lan hori, irakasleek egitea proposatzen du. Ikasleen iritziz horrek eragina izango du eskola kalitatean eta gainera, gela bakoitzean ikasle gehiago sartu nahi dituztela uste dute.

Gauzak horrela, ikasleek ez dute baztertu mobilizazioekin jarraitzea eta euren mobilizazioen berri emateko bloga sortu dute. Hau da helbidea: