Kanpaina abiatu dute Ikasle Abertzaleek

2009-02-09

Ikasle boterea eraikitzeko kanpaina abiatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak, ikasle mugimenduaren egoera “latza” gainditzeko eta Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatzeko helburuz.

 
 

Hezkuntza Sistema Nazional herritarra eta parte-hartzailea eraikitzen jarraitzeko asmoa azaldu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak eta inposatutako hezkuntza sistema arrotzei aurre egiteko beharra azpimarratu dute. Horixe da hain zuzen ere abiatu berri duten kanpainaren leloa: “Hezkuntza sistema arrotzen gainetik ikasleria eraikitzera!”.

Ikastetxez ikastetxe eta unibertsitatez unibertsitate egoerari aurre egingo diotela azaldu dute Ikasle Abertzaleak-eko kideek eta, ikasle mugimenduak bizirik jarrai dezan, aldarrikapen taulan zerrendatu dituzten erronkak beteko dituztela adierazi dute.