"KONSTRUKTIBISMOA ETA HEZKUNTZA" jardunaldiak

2009-04-06

Aurten, Hik Hasi Topaketen X. edizioa izango dela eta, ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatzen ari gara. Psikomotrizitateari buruzkoa izan zen lehena, eta, hurrengoa, “Konstruktibismoa eta hezkuntza” izenekoa izango da, apirilaren 25ean,  BILBON (Euskalduna Jauregian). Besteak beste, Mario Carretero Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izango da gurekin. MATRIKULA ZABALIK!

 
 
"KONSTRUKTIBISMOA ETA HEZKUNTZA" jardunaldiak

 

 

>>> PROGRAMA

9:00 Dokumentazio banaketa

9:30 Konstruktibismoaren ikuspegi orokorra eta betekizuna. LONTXO  OIHARTZABAL. LHko eta EHUko irakasle ohia.

10:30 Zergatik konstruktibismoa? Zein dira buru egituraketa nagusiak? Zer ondorio ditu horrek guztiak ikasketa prozesuan? MARIO CARRETERO. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna. Egun AEBetako Harvard Unibertsitatean dihardu. Ikerketa eta liburu ugariren egilea. (gaztelaniaz)

11:30 - 12:00 Atsedenaldia

12:00 "Lurbiran" proiektua. HH - LH. MERTXE  AMONDARAIN, Berrobiko San Andres eskolako irakaslea.

12:30 "Hizkuntza lehiaketa" proiektua. HH - LH. ELENA  LAIZ eta MINTXA  AGIRRE, Zizurkilgo San Millan eskolako irakasleak.

13:00 Zertan zentratu behar du Gizarte Zientziak irakasten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira. MARIO  CARRETERO. (gaztelaniaz)

14:00 - 15:30 Atsedenaldia

15:30 "Gasekin esperimentatzen". DBHko eta BATXILERGOko esperientzia praktikoak. MIKEL  ETXANIZ, Pasaia-Lezo lizeoko irakaslea.

16:30 Zertan zentratu behar du, non jarri atentzioa Natur Zientziak irakasten dituen irakasleak? Adibide zehatzak jarriko dira. MARIO  CARRETERO. (gaztelaniaz)

 

MATRIKULAZIOA ZABALIK!

Matrikula arrunta:  60 €

Norbanako harpideak: 30 €

Langabetuak eta ikasleak: 30 €