Jarraipen handia izan zuen atzo ere eskola jantokietako grebak

2009-04-24

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jantokietan azpikontratatuta ari diren langileen gehiengoak greba egin zuen atzo, asteartean bezala. Euren lan baldintzak eta soldatak Eusko Jaurlaritzaren kontratupean dauden langileen baldintzekin parekatzea eskatu dute.

 
 

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin zuten grebarako deiadia eta ELAk eta LABek emandako datuen arabera, asteartean langileen % 90ek egin zuen greba. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zabaldu duenez, hamar jantokitatik sei itxi zituzten. Zehazki, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako 473 jantokietatik 273 itxi zituzten eta, guztira, 56.688 ikaslek ezin izan zuten eskolan otordua egin. Atzo, berriz, langileen % 95ek egin zuen greba sindikatuek emandako datuen arabera, eta Hezkuntza Sailak esan zuenez, % 65ak egin zuen lanuztea. Eskola publikoen %80ri eragin die grebak, eta ia 3.600 langile dira jangela horietan Hezkuntza Sailak azpikontratatu lan egiten dutenak.

Azpikontratatutako langileek euren lan baldintzak eta soldatak Hezkuntza Sailak berak kontratatutako langileenekin parekatzea eskatzen dute, eta sindikatuek adierazi dutenez, greba egun gehiago ere deituko dituzte, patronalak jarrera aldatzen ez badu.