X. Udako Topaketetan 31 ikastaro aukeran

2009-04-28

Hik Hasik X. Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu aurten EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin elkarlanean. Uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira ikastaroak Donostian, EHUen Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eta Ekintza ikastolan.

 
 
X. Udako Topaketetan 31 ikastaro aukeran

Aurten 31 ikastaro izango dira aukeran, guztiak euskaraz (28 ikastaro euskara hutsean eta beste 3 euskaraz eta gaztelaniaz) eta ohi bezala, interes eta gaurkotasun handiko gaiak landuko dira horietan. Guztiak goizean izango dira, 9:00tatik 14:00ak arte. Arratsaldean, berriz, parte hartu nahi duen edonorentzako saio irekiak izango dira, 16:00etatik aurrera: uztailaren 1ean, euskal antzerkiaren arloan ari direnak edota horren inguruan zerbait egin nahiko luketenak elkartuko dira Antzerkizaleen Elkartea sortzeko. Uztailaren 2an, berriz, “Norbere errealitateari egokitutako mapak sortzea” saioa eskainiko dute gaindegia elkarteko kideek.

Matrikula epea

Maiatzaren 1ean zabalduko da eta maiatzaren 29 arte egongo da zabalik.

Kopuru mugatuko ikastaroak
Izena aurrena ematen dutenek izango dute lehentasuna.