Dena prest Herri Urratserako

2009-05-08

Igandean egingo da Senperen 26. Herri Urrats eta Bidarteko ikastola egitea da aurtengo festaren xedea. Haizea alde dugu lelopean ospatuko da eguna eta berezia izango da, aurten Seaskak 40. urtemuga beteko baitu.

 
 
Dena prest Herri Urratserako

Bidarteko ikastola datorren urtean eraikitzeko asmoa du Seaskak. Herriko familia batek lurra oparitu die, eta gainerako gastuei aurre egiteko baliatuko dute aurtengo Herri Urratsen bildutako diura. Bidarteko ikastola egiteaz gain, lehen mailako ikastoletan eraberritze lanak egin nahi dituzte eta aurtengo helburua, Ortazaizeko ikastolako lanak bermatzea izango da.

Egitarau zabala prestatu dute iganderako. Eta Okzitaniako Brancaleone taldea izan ezik, Euskal Herriko taldeek osatuko dute egitaraua. Berrikuntzarik ere izanen da: haurren txokoa handitu baitute, besteak beste.