“El secret de la lluna” filma estreinatu da

2009-05-11

“El secret de la lluna” filma atzo estreinatu zen Kataluniako zazpi zinematan. Hik Hasik ekoiztutako “Ilargiaren sekretua” filmaren katalanezko bertsioa ostiralean aurkeztu zen Bartzelonako Euskal Etxean, eta bertan izan ziren besteak beste, Pirritx eta Porrotx pailazoak.

 
 
“El secret de la lluna” filma estreinatu da

Ostiral arratsaldean aurkeztu zen Bartzelonako Euskal Etxean "El secret de la lluna" filma. Dozenaka pertsona elkartu ziren eta aurkezpenean, Pirritx eta Porrotx pailazoak, Alicia Garaialde filmaren zuzendaria, Joxe Mari Auzmendi Hik Hasiko kidea eta Gloria Castellví Música Trapellako arduraduna izan ziren. Aurkezpenaren ondoren, filma eskaini zen Euskal Etxean bertan, lehen aldiz katalanez. Baina pelikularen estreinaldia atzo izan zen. Kataluniako zazpi zinematan aurkeztu zen “El secret de la lluna”: Bartzelonako Cinema Alexandran, Bergako Cinemes Catalunyan, La seu d’Urgelleko Cinemes Guiun, Mollerussako Cinemes Urgellen, Montblanc-eko Cinemes Casalen, Ripolleko Cinema Comtalen, eta Tàrregako Cinemes Majèstic-en.

Aurrera begira, “Ilargiaren sekretua” fimarekin batera kaleratu zen “Begiradaren heziketa” lana ere, katalanez argitaratuko da.