Obatu euskal eskola publikoari

2009-06-04

Datorren igandean, ekainaren 7an, izango da Bergaran euskal eskola publikoaren festa. Obatu euskal eskola publikoari izango da aurtengo leloa. EHIGEk antolatu duen festaren ardatza, kultur aniztasuna izango da. 

 
 
Obatu euskal eskola publikoari

Bergaran egingo da aurten euskal eskola publikoaren festa, Obatu euskal eskola publikoari lelopean. 18. urtez egingo dute jaia, eta 11:00etan hasiko da. Familiei zuzendutako egitaraua prestatu du EHIGEk, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak, uso mezularien erakustaldiak emango dio hasiera jaiari eta egunean zehar hainbat jarduera izango dira: gaztelu puzgarriak, tailerrak, kontzertuak, erakusketak…

Aurtengo festaren ardatza kultur aniztasuna izango da eta gai horrekin lotutako gunea ere izango da Bergaran. Bertan, munduko hainbat dantza erakutsiko dituzte eta jakien dastaketa eskainiko dute.