Euskara hizkuntza nagusia izatea zehazten zuten dekretuak baliogabetu dituzte

2009-06-05

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko dekretuetan euskara irakaskuntzako hizkuntza nagusia izango zela adierazten zuten artikulauk. Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunaren Aldeko plataformen helegiteak aurkeztu zituzten, eta arrazoi eman die auzitegiak.

 
 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Tontxu Campos zen dekretuak onartu zirenean. Otsilaren 4an onartu zuten Batxilergokoa, eta horren arabera, ikasleek C1 maila lortu behar zuten euskaraz eta gaztelaniaz eta ingelesez, berriz, B2 maila. Horren aurretik Haur Hezkuntzakoa, Lehen Hezkuntzakoa eta Bigarren Hezkuntzakoa onartu zituzten.

Joan den maiatzaren 26an Eusko Jaurlaritzari iritzia eskatu zion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eta Jaurlaritzak euskarari nagusitasuna ematen zioten dekretu horien indargabetzearekin ados zegoela erantzun zuen.