Milaka pertsona elkartu ziren atzo Bergaran Eskola Publikoaren jaian

2009-06-08

Giro ona izan zen atzo, Eskola Publikoaren 18. jaian. Eguraldiak lagun izan zuten eta milaka pertsona gerturatu ziren Bergarara. Eskola Publikoa indartu beharra azpimarratu zuten partehartzaileek.

 
 
Milaka pertsona elkartu ziren atzo Bergaran Eskola Publikoaren jaian

Mila herritar elkartu ziren atzo Bergaran Obatu Euskal Eskola Publikoari lelopean egin zen jaian. Egitarau zabalaz gozatu zuten Bergarara hurbildu zirenek eta bertan izan ziren baita ere, hezkuntza arloko zenbait ordezkari, Isabel Celaa Hezkuntza sailburua horien artean. Guztiek ere, Eskola Publikoa indartzearen beharra azpimarratu zuten eta Bergarako eskolak eraikin berria izateko duen beharra nabarmendu zuten, azken urteetan ikasle kopurua bikoiztu egin baita.