Axularreko ikasleek Buztintxurin ikasiko dute

2009-06-09

Iruñeako Txantrea auzoko Axular eskolako ikasleek Buztintxurin ikasiko dute gaurtik hasi eta ikasturtea amaitu bitartean. Datorren ikasturterako, berriz, ikasleek Txantrean bertan ikasteko duten aukera aztertzen ari da Nafarroako Hezkuntza Departamentua.

 
 

Joan den ostiralean bildu ziren Axularreko Guraso Elkarteko kideak eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuko ordezkariak, eta ikasleek ikasturtea amaitu arte Buztintxurin ikasiko dutela erabaki zuten. Orain, Hezkuntza Departamentua, ikasleek Txantrean ikasteko duten aukera aztertzen ari da, zehazki, Salesiarren auzoko eskolak Axularreko ikasleak behin-behinean hartzeko gaitasunik ba ote duten aztertzen ari dira, eta aste honetan bertan jakinaraziko dute erabakia.

Guraso Elkartea gustura agertu da, bestalde, eraikiko duten Bernat Etxepare zentroan D eredua izango dela “bermatu” duelako Hezkuntza Departamentuak.