Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak akordioa sinatu dute

2009-06-14

Seaskak eta Frantziako Hezkuntzak datozen hiru urteetarako akordioa sinatu zuten ostiralean Baionan. Horren arabera, datozen hiru urteetan 11 irakasle gehiago izango ditu Seaskak lehen mailetarako.

 
 

Akordioa sinatzeko ekitaldian, hori lortzea zaila izan dela azpimarratu zuen Paxkal Indo, Seaskako presidenteak eta oztopoak gainditzeko Euskararen Erakunde Publikoak egin duen lana nabarmendu zuen. Egindako urratsa handia den arren, bide luzea geratzen dela adierazi zuen Indok, Seaskak akordio markoa bilatzen zuelako eta Frantziak ez duelako hori onartu. Hainbat gai akordioik kanpo geratu dira: bi urteko haurren eskolaratzea, azterketak euskaraz egiteko eskubidea, egoitzen atala eta Bigarren Mailako irakasle postuen gaia. Etorkizuneko erronka, beraz, gai horiek guztiak lantzea izango da, besteak beste.