Hegoaldeko 10 ikasletik 9k gainditu dute selektibitatea

2009-06-19

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ikasleen % 96,21k gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautaproba, eta Nafarroa Garaian, berriz, ikasleen %93,18k. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan gaur amaituko dute baxoa.

 
 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin duten 7.944 ikasletik, 7.643k gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautaproba. Nafarroa Garaian, berriz, iaz baino % 2 gutxiagok gainditu du selektibitatea; % 93,18k, hain zuzen ere. Dena dela, ikasleek beste aukera bat izango dute azterketak gainditzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan uztailaren 8an, 9an eta 10ean, eta Nafarroa Garaian, irailaren 14an, 15ean eta 16ean.

Hau izan da Bologna indarrean sartu aurreko azken azterketa eta datorren urtetik aurrera aldaketak izango dira: lehen fasea nahitaezkoa izango da, eta bigarren fasera kalifikazio igo nahi duten ikasleak aurkeztuko dira.

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan gaur amaitu dituzte azterketak eta uztailaren 4an jasoko ditzute emaitzak ikasleek.