GURE KIDEARI ELKARTASUNA

2009-06-23

HIK HASI aldizkariko  kideen  oharra komunikabideei eta euskal jendarteari:
Lehenik eta behin, Espainiako Poliziak atxilotutako Olatz Lasagabaster lankideari eta haren etxekoei elkartasuna adierazi nahi diegu. Aldi berean, haren errugabetasun presuntzioa errespetatzea ere eskatzen dugu. Une honetan dugun informazio eskasaren arabera, komisarian inkomunikatuta dago. Horregatik, une oro haren eskubideak errespetatuak izan daitezela eskatzen dugu, horretarako, besteak beste, berehala inkomunikazio egoera hori bertan behera utzita.
Halaber, Espainiako Poliziak HIK HASIko egoitzatik eramandako ordenagailua eta bertan dauden aldizkari eta monografiko berrietarako materiala ere ahal bezain laster itzultzea nahi genuke, euskal hezkuntzaren aldeko gure eguneroko lanean normaltasunez jarraitzeko beharrezkoak baitira.