HARPIDETZA da HIK HASI egitasmoaren BERMA

2009-10-01

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Hik Hasi egitasmoari GARATUko (prestakuntzarako programa) dirulaguntza kendu behar diola-eta (ez omen dago prestakuntzarako lehentasunen artean), egoera ekonomikoa okertzen zaigu.

Anjeles Iztueta harritzen zen Hik Hasik ez zuelako diru gehiago eskatzen. Bere esanetan, Hik Hasik bitarte ekonomiko gutxirekin gauza asko egiten zituen. Orain, aldiz… Agintean zein dagoen erabakiorra izan behar al du?

Aldizkariak, Topaketek eta, oro har, Hik Hasiren egitasmoak aurrera egin behar badu, harpidetza da berma bakarra.

Horregatik, 50 euroren truke urtean 10 aldizkari, ale monografikoak eta baliabide pedagogikoen gida jasotzen harpidetzea eskatzen dugu.

 
 
HARPIDETZA da HIK HASI egitasmoaren BERMA