Hezitzea sexu-biolentzia erausteko asmoz

2009-12-04
Adarra pedagogia erakundeak emakumeen aurkako biolentzia aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu. Datorren abenduaren 15ean eta 16an Bilboko Bolunta aretoan (Zabalbide 1, Alde Zaharra).
Jardunaldi horiek hiru helburu nagusirekin antolatu ditu:
- Genero indarkeriari buruzko ikerketa zehatzak deskribatu eta zenbait ondorio aztertzea.
- Emakumeen kontrako indarkeria gainditzeko zailtasunak identifikatu eta ibilbideak asmatzea.
- Esperientziak eta baliabideak elkar trukatzea.
 
 
Hezitzea sexu-biolentzia erausteko asmoz
Hezkuntzan, gizarte zerbitzuetan edo erakundeetan parte hartzen duten pertsona guztiei zuzenduta daude jardunaldiak. Hots, eskola eta gizartea hobetu nahi duten guztiei –irakasle, ikasle, guraso, elkarte…– dago zabalik.
Izen ematea doakoa izango da, eta jardunaldien lehenengo egunean egin beharko da Boluntan bertan. Lekua mugatua izango da. 
EGITARAUA
ABENDUAK 15, ASTEARTEA
17:00etan: Izena ematea eta dokumentazio banaketa.
17:15ean: Jardunaldien aurkezpena.
17:30ean: Hitzaldia eta eztabaida: Genero biolentzia prebenitzea eredu komunitariotik. Lidia Puigvert Mallart (CREA, Bartzelonako Unibertsitatea)
ABENDUAK 16, ASTEAZKENA
17:15ean: Genero biolentzia Bilboko nerabe eta gazteen bikote harremanetan. (Bilboko Udala) Elisa Usategui (EHU-UPV)
18:30ean: Taillerra: Maitasun erromantikoa eta tratu txarrak. Ianire Estébanez (Deusto-San Inazio moduloa, Emakume Zerbitzuaren laguntzailea).