Euskarabideko irakasleek lanuztea egin dute lan baldintzak salatzeko

2009-12-11

Bi orduko lanuztea egin zuten joan den ostiralean Euskarabidean irakasle lanean aritzen diren hogei euskara teknikarik. Ezarri dizkieten lan baldintza berriak gaitzesteko egin zuten lanuztea. 

 
 
Euskarabideko irakasleek lanuztea egin dute lan baldintzak salatzeko

Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko irakasleen hitzetan lanean daramatzaten 21 urteetako baldintzarik okerrenak ezarri nahi dizkiete. Salatu dutenez, ordutegiari eta egutegiarai dagokionez, administrazioko beste euskaltegiekin eta Lehen Hezkuntzako irakasleekin alderatuta "baldintza nabarmen okerragoak inposatu" nahi dizkiete foru agindu berri baten bitartez. Egiten duten lanaren araberako eskubideak eskatuko dituzte gaur Euskarabideako eraikinaren parean Irakasle lanak, irakasle baldintzak lelopean.