380 lagun “Emmi Pikler: haurraren autonomia” jardunaldietan

2010-02-06

Ostiralean Durangon (Bizkaia) eta larunbatean Donostian 380 lagunek hartu zuten parte Hik Hasik antolatutako Emmi Plikler: haurraren autonomia jardunaldietan. Hizlarien azalpenak arretaz jarraitu zituzten parte-hartzaile guztiek, eta interes haindiz hainbat galdera eta zalantza ere agertu zituzten.Emmi Pikler doktorearen ekarpenaren gaineko azalpenak eskaini zituzten Ezozi Arizaga Euskal Herriko Pikler Lóczy sareko partaideak eta Montse Fabres Kataluniako Mestres per l´autonomia taldeko kideak.

 

 
 
380 lagun “Emmi Pikler: haurraren autonomia” jardunaldietan

Hainbat esperientzia ezagutzeko aukera ere izan zuten jardunaldietara hurbildutakoek. Batetik, Kataluniako Torrelleseko Haur Eskolako jangelan egindako esperientziaren berri eman zuen Neus Pañella haur eskolako irakasleak. Aintzane Buldainek eta Alfredo Hoyuelosek Txantreako (Iruñea) Izartegi haur eskolan egindako esperientzia azaldu zuten, eta, azkenik, Ana Araujok Txantreako (Iruñea) Egunsenti haur eskolako esperientzia azaldu zuen.

Emmi Pikler doktorea 1902. urtean Vienan (Austria) jaio bazen ere, Budapesten (Hungaria) igaro zituen bere bizitzako urte gehienak. Han, Budapesteko Loczy umezurztegian garatu zuen munduan eredu bihurtu den bere lan hezitzailea.