Kaixo HIK HASIkideok!

2010-05-17

Aspaldi ez garela elkartu eta hilaren 27an arratsaldeko 6:00etan egitea pentsatu dugu. 28an Topaketen matrikula epea amaitzen da eta ordurako taldeak nola gera litezkeen jakin genezake.

Hau litzateke gai-ordena:

-       Dugun informazioa aurkeztea.

 

-       Udako Topaketak aztertzea:

o   Ikastaroak: egin den eskaintza eta jendeak nola erantzun duen.

o   Hasiera nolakoa hitz egin. Aurten inor omendu behar al dugu?

o   Bazkalondoko kafe-solasaldiak.

o   Amaierako ekitaldirik bai? Luntxa, afaria, ezer ere ez…

 

-       Uda ondoren, 151. zenbakiarekin batera, aldizkaria berritu behar dugu. Bost urtean behin berritzeko ohitura dugu. Atalen bat kenduko zenukete edo berriren bat sortu?

 

-       Zuek proposatzen dituzuenak: aldizkarian lantzeko, eztabaidatzeko, Hik Hasi proiektua hobetzeko…

 

Beno, lagunok, ea 27ko bilera aurrekoak bezain aberatsa suertatzen den.