Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia Amurrion

2010-06-01

Igande honetan Amurrion ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia aurkeztu dute EHIGE-k (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak) eta Denon Eskola-k (Arabako federazioa), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Vital Kutxa babesleen laguntzarekin.

 
 
Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia Amurrion

Prentsaurrea hauek eman dute: Cristina Díez, (Denon Eskola-ko presidentea), Ana Eizagirre (EHIGE-ko koordinatzailea), Imanol Arberas (Amurrioko gurasoa), Marian Ozcariz (Hezkuntza sailburuordea), Rafael Gómez (Vital Kutxa-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria).

Cristina Díez-ek igandean Amurriora joateko gonbitea luzatu du eta aurtengo leloaren esanahia argitu du. “Euskal Eskola Publikoa geroa landuz” horrekin gure eskolak ingurunearekin daukan erlazioa eta iraunkortasuna azpimarratu nahi izan ditugu. Hori dela eta Amurriok eskaintzen dituen gune naturalak aprobetxatuko dira Jai egunean eta gai horiek lantzen dituen Hortzmuga taldearen “Superplast” obra ere eskainiko da, esaterako.

Amurrioko Sokaide taldeak osatu duen “Geroa landuz” abestiak ere ederki adierazten ditu Eskola Publikoaren ezaugarriak: gure ingurunea zaindu, aniztasuna, euskarazko etorkizuna izatearen garrantzia, etorkizunean jasotzeko gaur ereiteko beharra. Gure eskolaren ezaugarriak hain ederki adierazi izana eskertu nahi izan die Cristina-k Sokaide taldekoei.

Imanol Arberas-ek egitarauaren berri eman du: zortzi gune izango ditu Amurrioko jaiak eta gune bakoitza jarduera batean zentratuko da:

-UDALETXE PLAZA: informazio gunea, salmenta (tiketak eta materiala) eta janaria.

-ARMURULANDA plaza: Euskal hip-hop gunea.

-SAN ANTON plaza: tailerrak eta kale ikuskizuna

-ELEXONDO kalea: kalejirak

-LARRINAGA kalea: antzerkia eta kontzertuak

-UDAL PARKEA : kirol gunea

-LUCAS REY LHI: jolas gunea

-ZABALEKO LHI: jolas gunea