"Istorio txikiak, mundu handiak" Haur eta Gazte Literatura ezagutzen

2010-09-28

Urriaren 22an eta 23an Bilbon egingo dira "Istorio txikiak, mundu handiak" Haur eta Gazte Literatura ezagutzen (HGL) jardunaldiak.

Informazioa eta izena emateko: www.istoriotxikiak.com

 
 
"Istorio txikiak, mundu handiak" Haur eta Gazte Literatura ezagutzen

Haur edo nerabe garenean gauza asko dugu ikasteko. Urte batzuk geroago, norbera baino askoz handiagoa den erronkari aurre egin beha izaten diogu, hots, gure inguruan gertatzen diren gauza asko ulertzeko erronkari. Eta baten bat “mundua” ezagutu behar dugula esatera ausartzen da. “Mundua” ala “munduak”?...

Haur eta Gazte Literatura jardunaldiak aukera ona izan daitezke literaturari buruz gehiago jakiteko, joeren berri izateko, metodologiak ikasteko edota egile eta pentsalari garrantzitsuak ezagutzeko.

Hezitzaileentzat eta profesionalentzat, berriz, irakurketaren bidean orientazioa jasotzeko egokia izan daiteke.