V. Hezkuntza afektibo-sexuala jardunaldia

2011-09-21

Gehitu  elkarteak antolatuta, urriaren 15ean, Donostiako  San Patricio ikastetxean, V. Eskoletan hezkuntza afektibo-sexuala jardunaldia  egin zen.

 
 
V. Hezkuntza afektibo-sexuala jardunaldia
Aurkezpen labur baten ostean, 2010-2011 ikasturtean Donostiako Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxetan egin zen inkesta baten emaitzak plazaratu ziren. Inkesta hartan, 14 -18 urte bitarteko 609 ikaslek (327 mutil eta 282 neska) hartu zuten parte. Helburua, homosexualitateak, bisexualitateak eta transexualitateak  ikasleengan zuen erreakzio emozionala ezagutzea zen.  15 galdera egin zitzaizkien, eta, haiekin, norbanakoen eta taldeen bizikidetza baldintza zezaketen jakin nahi zen.
Emaitzak jasotzen zituen txostena aurkeztu ondoren, lan-taldeak egin ziren hango datuak aztertzeko eta ondorio posibleak hausnartzeko. Haren ostean, denok berriro elkartu eta denon artean aztertu ziren.
Azkeneko bilkura horretan, Mercedes Sanchez Sainz  hezkuntzan doktoreak hartu zuen ardura balorazioak jasotzeko eta haien interpretazioa egiteko. Mercedes  Madrilgo  Unibertsitate Complutenseko Didaktika eta Eskola-antolakuntzako irakaslea da. Horrez gain, aniztasun afektibo-sexualaren gaineko hainbat  liburu koordinatu ditu.
Informazio gehiago nahi duenak, Gehitu  elkartera jo dezake. Bere web gunean sar liteke: www.gehitu.net  helbidean edo 943 468 516 telefono zenbakira deituta.
 
Jose Joaquin Alvarez de la Roza Madrilgo Duque de Rivas BHko Enpresen Administrazioko irakasleak bere zentroan duten LGTBko tutoretzaren berri eman zuen. Izan ere, LGTB (lesbianak, gayk, trabestiak eta bisexualak) estatuko eskola batean dagoen tutoretza bakarra omen da berak duena. Berarekin batera, beste hiru irakaslek jarduten dute tutoritza zehatz horretan lanean.
2.003az geroztik aniztasun afektibo-sexualari arreta eskaintzen diote tutoretzan. Horregatik, han egiten dutena, nola egiten duten azaldu zuen.