Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen 8. GIDA

2011-09-22

Kalean da, jada, hik hasiren 8. Baliabide Pedagogikoen Gida. Eguneroko lana aberasteko eta hornitzeko ahaleginean, Euskal Herrian dauden hamaika ekintza eta proposamen jaso ditu irakaskuntza lanerako interesgarri eta baliagarri izan dadin.

 
 
Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen 8. GIDA

Hezitzaileon lana errazteko, 5 ataletan banatu ditu proposamenak: 1. Historia eta Artea, 2. Zientzia eta Ingurumena, 3. Nekazal Prozesuak eta Aterpetxeak, 4. Kirolak, Zerbitzuak eta Ikasmaterialak, eta, 5. Irakaskuntzako erakundeak.

2011-2012 ikasturte berriaren hasierarekin batera, harpide guztiek jasoko dute etxean eta hezigune guztietan izango da GIDA. Probetxu ona atera diezaiogula!