Kataluniako HAUR-ESKOLAK (0-3) bisitatzera doa hik hasi

2012-03-17

Apirilaren 10etik 13ra Bartzelonako hainbat Haur-Eskola ezagutzera joango da hik hasi. Talde txikitan eskolak behatu, hausnartu eta iritziak trukatuko ditugu.

EGITARAUA: Hilaren 10ean, asteartean, Donostiatik Bartzelonara joango gara; 11n, 12an eta 13an hango eskoletan murgildu, eta, 13an arratsaldean Donostiara bueltan etorri.

 
 
Kataluniako HAUR-ESKOLAK (0-3) bisitatzera doa hik hasi

Hiru eskola bisitatuko dira: Josep Miquel Céspedes (San Adrià de Besòs), Cavall Fort (Sant Cugat del Vallès) eta Lar d´Infants Cascavell (Bartzelona hiria). Partaide bakoitzak hiru eskola bisitatzeko aukera izango du.

Horrez gain, Infancia aldizkariko arduradunekin bilera izango dugu Rosa Sensat-en bulegoetan. 

PREZIOA: 435 €.       Norbanako harpideak:  385 €

Prezioan Kataluniara joan-etorriko bidaia, autobusez, eskoletako bisitak, ostatua Bartzelonan (2 edo 3ko logeletan) eta gosaria sartzen da.

Inork banako logela nahiko balu, 50 € gehiago ordaindu beharko du.

Izena emateko azkeneko eguna: martxoaren 16a.

Harpide izateko

IZENA EMATEKO