178. hik hasi aldizkaria

2013-05-03

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako argitaratu berri den EKI proiektua, hezkuntza-paradigma berri baterako tresna izan liteke. Horregatik, gaia haren gainean egin da. Horrez gain, Josep Maria Artigal, bigarren hizkuntzen irakaskuntzan aditu katalana izan da elkarrizketatua. Esperientziak, hezkuntza adituen aholkuak, eta abar, azaltzen dira maiatzeko aldizkari berrian.

 
 
178. hik hasi aldizkaria

GAIA: EKI proiektua. Hezkuntza paradigma berri baterako tresna.

ELKARRIZKETA: Josep Maria Artigal. Bigarren hizkuntzen irakaskuntzan aditua.

PARTAIDETZA (VIII).

ESPERIENTZIAK: Curriculumaren ikuspegi berritzailetatik, euskal kulturaz eta euskaraz haziz. ELKAR HEZIko hezkuntza komunitatea.

GALDEIDAZUE: Zer ekarpen egin dakioke euskal curriculumari mitologiaren alorretik? Juan Inazio Hartsuaga.

NORA JOANGO GARA?: Gasteizko Santa Maria katedrala.

ATZEKO ATETIK: Alberto Ladron Arana. Idazlea.