Erlijioa eta Euskal Eskola Publikoa

2013-05-21

EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteek adierazpena egin dute erlijioaren gainean. Elkarte horiek laikotasunaren aldeko konpromisoa hartu dute. Horregatik, ez dute onartzen erlijioa irakasgai curricularra izatea eta alternatiba aurkeztu dute.

 
 
Erlijioa eta Euskal Eskola Publikoa

ERLIJIOA ETA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA

EUSKAL ESKOLA PUBLIKO LAIKOA

Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma osatzen dugun EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteok hainbat aldiz adierazi diogu Hezkuntza Sailari gure jarrera eskola-curriculumean erlijioa sartzeari buruz. Duela gutxi argitaratu dugun EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA HARATAGO dokumentuan gure konpromisoa adierazi genuen laikotasunarekin, besteak beste.

Hori dela-eta, berriro adierazi nahi dugu gure desadostasuna eskola publikoan erlijioa materia curricular moduan ematera derrigortzen duten Estatu eta Erkidegoetako araudiekin.

Era berean gure erabateko desadostasuna adierazi nahi dugu erlijioa aukeratzen ez duten ikasleei irakasgai alternatibo bat egitera derrigortzearekin, ikastetxetik kanpo diseinatutako irakasgaia baita familien interesak kontuan hartu gabe. 

 

 ALDAKETAK BATXILERGOKO ERLIJIOAN 2013-2014 IKASTURTEAN

EAEko Batxilergoko curriculuma aldatzea erabaki du Hezkuntza Sailak datorren ikasturtean, erlijioa aukeratzen ez duten ikasleak irakasgai alternatiboa egitera derrigortuz (orain ez bezala) Auzitegi Gorenaren sententzia bat beteaz. 

Egoera honen aurrean, hauxe adierazi nahi dugu:

Ø  Erlijioa Batxilergoko ikasketa-planaren irakasgaia izatearen kontra gaude. Ikaslegoaren %2,7ak baino ez du eskatu erlijioa maila horretan azken datuen arabera. Ez dago ez familia ezta eta ikasleen eskaerarik aldaketa hori egiteko.

Ø  Erlijioa aukeratzen ez duten ikasleek nahi ez duten irakasgai alternatibo bat egitera behartzearen kontra gaude. Ikasleentzat ez da batera onuragarria eduki curricularrik ez duen irakasgai alternatibo bat inposatzea.

Ø  Hezkuntza Sailak 2 milioi euro inguru gorde beharko ditu honetarako. Horren kontra gaude guzti,z badakigunean murrizketa inportanteak izango direla derrigorrezko eskolaldiko ikasleentzat hainbat arlotan: ordezkapenak, obrak, laguntzak, IGEeentzako dirulaguntzak, testuliburuak...

 

BESTE IRAKASGAI BATZUK EMATEN DITUEN ERLIJIOKO IRAKASLEGO

Ø  Ez gaude ados erlijioko irakasleek beste irakasgai batzuk ematera gaitzearekin. Bidegabea iruditzen zaigu beste irakasleekiko, ez baitute sarbide prozesu berbera egiten.


GURE JARRERA

Ø  Errespetu osoa diegu pertsonen sinismen erlijiosoei, baina ez dugu uste erlijioa eskola publikoko curriculumaren parte izan behar denik.

Ø  Erlijioa eta/edo Alternatiba ematera derrigortzeak ez du gutxitu edo handitu behar Batxilergoko gainerako irakasgaien egutegi eta ordutegia. Hala, eskubide hori hobekien bermatuko duten erabakiak hartuko ditugu ikastetxeetan. Eskola-kontseiluetan hartzen diren erabakiak errespetatzea eskatzen dugu.

Ø  Erlijioaren Alternatibaren ordez, gastua arlo hauetan lehenestea eskatzen dugu: ordezkapenak, funtzionamendu-gastuak, IGEentzako dirulaguntzak...

 

GURE KONPROMESUA

Ø  Eskola publikoarentzako, inposizio bat da erlijioa irakasgai curricular moduan sartzea eta eskatzen ez den irakasgai alternatiboa egitera derrigortzea ikasleak. Horregatik, Alternatiban bikaintasuna, konpententzien garapena eta ikasleentzat erakargarri diren edukiak eskainiko ditugu. Hala, ikastetxe publikoak gero eta laikoagoak izatea lortuko dugu.