Bartzelonako "EL MARTINET" eskolaren dokumentala proiektatuko da

2015-04-21

Apirilaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Bartzelonako El Martinet eskolaren dokumentala proiektatuko da.

Marc Bonás dokumentalaren zuzendaria eta Montserrat Navarro eskolaren zuzendaria izango dira bertan, "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldien osagarri. Sarrera DOAN izango da ikustera joan nahi duten guztientzat.

 
 
Bartzelonako "EL MARTINET" eskolaren dokumentala proiektatuko da

Eskolaz hitz egitean irudika dezakegu abentura gune bat, toki amultsu eta alaia. Bertan etengabe aukerak izaten ditugu asmatzeko, ikasten jarraitzeko gogoa piztuko diguten ikasteko erak aurkitzeko, edota gainerakoekin harremanak izateko moduak aurkitzeko. Azken batean, harremank izateko modu hauek begiak eta bihotza irekitzen dizkigute pertsonen artean arnasten den poesia antzemateko. Itxaropen hauek bizitzeko grina pizten digute!

Gure konpromisoa honetan datza: aitortzea haurtzaroak baduela berezko kultura eta horrek bere pentsamenduak eta ekintzak bideratzen ditue- la. Horrez gain, entzuten jakitean ere datza, haurrak bere kultura adierazteko erabiltzen dituen bide anitzak ulertzeko eta ezagutu nahi duen inguruko mundua interpretatzeko eraikitzen dituen teoriak ezagutzeko. Ideia horiek guztiak uztartuz hasi genuen duela 10 urteko ibilbidea... Ziurtasunez, baina baita zalantzekin ere. Lanean dihardugu utopia bidelagun duen eskolan, eguzkia iparroratz duena, itzalaren misterioak lagun dituena, lurrean sendo errotuta dagoena eta elkarrekin hazteak sortzen duen lisura aintzat hartzen duena... Aukera guztiak posible egiten dituen elkargunea, alegia.