"Ikastolak 2050" Josu Txapartegiren liburua

2015-12-16

Erein argitaletxeak, Josu Txapartegi "Txapas" irakasleak prestatu duen "Ikastolak 2050"  liburua argitaratu berri du.

Hausnarketa eta eztabaida laguntzeko asmoz egindako edukia du liburuak, aurrera begira jartzen gaituena, izandakoa eta oraina kontuan hartuta.

 
 
"Ikastolak 2050" Josu Txapartegiren liburua
Posible da XXI. mendean, aurreko mendeko heziketa metodoak erabiltzea, gertatu diren aldaketa sozio-politikoak kontuan izan gabe?

Ikastolek indar haundiz lagundu dute gure identitatea garatzen. Horrekin batera mundu mailako ikuspegi zabal batekin irakaskuntzaren eboluzioa aztertzea eta prebenitzea komeni da. Horrekin batera gure jatorrizko elementuen autentizidadea mantenduz. Guzti hau jadanik martxan dago.

Ikastolako lanetan murgilduta 30 urte pasa dituen profesional honen lerro hauek lagundu dezake beharrezkoa den norabidean asmatzeko orduan.

Antxon Lafont Mendizabal