Kalean da 16. Hazi Hezi aldizkaria

2016-03-23

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu udaberriko Hazi Hezi-ren zenbakian:

- Elikadura, osasunerako giltza

- Alvaro Beñaran psikomotrizistari elkarrizketa: "Haurra zaintzea bere gaitasunetara egokitzea da, horiek errespetatzea"

- Astez aste, urtez urte: puerperioa, nola erantzun larrialdi egoerei, bigarren haurraren etorrera, haurren eta nerabeen antzekotasunak.

- Kontsultak: osteopatia, pediatria eta psikopedagogia 

- Etxekoak mintzo: ume bikien heziketa

- Telebista eztabaidagai: Zer ikusi, hura ikasi?

- Lorea Agirreren kultur gomendioak

- Eider Rodriguezi sormenaren inguruko elkarrizketa: "Ez da neutrala emakume izatea"

- Amaia Zubiriaren zutabea