Bueltan dira ESTONIAko hezkuntza ezagutzera joandakoak

2016-04-04

18 hezitzaile joan dira martxoaren 28tik apirilaren 2ra Tallinera, Estoniako hiriburura, hango hezkuntza-sistema ezagutzera, Hik Hasik antolatutako bidaia pedagogikoan.

Finlandiako sistema bezain ezaguna ez bada ere, haren atzetik Europan hezkuntza-arloan emaitzarik onenak lortzen dituen herrialdea da Estonia. 1991n independentzia lortu zuenetik, hezkuntzari berebiziko garrantzia eman diote herritarrek eta hizkuntza berreskuratzeko eskoletan lan handia ari dira egiten.

 
 
Bueltan dira ESTONIAko hezkuntza ezagutzera joandakoak

Haur eta derrigorrezko hezkuntzako ikastetxe gehienak udal gobernuek sortuak dira, beste batzuk estatuko gobernuaren hezkuntza sailak eta bakan batzuk kapital pribatuarekin. Estatuko Hezkuntza Ministerioak ezartzen ditu ildo nagusiak: nortasunaren, familiaren eta estoniar nazioaren garapena bultzatuko duten baldintza egokiak sortzea; Estoniako kultura, politika, ekonomia eta gutxiengo etnikoen garapena bultzatzea; herritartasun balioak irakastea; eta, azkenik, bizitza guztiko ikasketa-­tradizio nazionala sortzeko baldintzak eskaintzea. Alabaina, udal bakoitzak bere hezkuntza-­batzordea du, eta bere hezkuntza-­politika garatzeko eskumena du.

 Hemen ikusi ditzakezu hainbat argazki.