Ostegunean, BIZKAIko Hik Hasi elkartearen aurkezpena

2016-04-17

Apirilaren 28an, 18:00etan, BIZKAIko Hik Hasi elkartearen aurkezpena egingo da Bilboko AZKUE fundazioan.

Sortu berri den elkartearen aurkezpenarekin batera, aurrera begira dauden asmoak azalduko dira eta parte-hartzaileen ekarpenak ere jaso. Hau da, Leioan egingo diren Udako Topaketa Pedagogikoak, ikasturtean zehar egin litezkeen jardunaldiak eta saioak, proposatu litezkeen ekintzak... Horrez gain, AZKUE fundazioak kudeatzen duen euskararen etxea ezagutuko da, eta, amaitzeko, luntxa eskainiko da.

 
 
Ostegunean, BIZKAIko Hik Hasi elkartearen aurkezpena

Guztia, 19:30erako amaitzea espero da.

Hezitzaile, ONGI ETORRIA izango zara Bizkaiko Hik Hasi elkartearen lehen deialdian, eta, zure ekarpenak jasotzeko iirkitan gaude.